Hasiera arrow Lan zentroak  
PDF Inprimatu E-posta
Image

ITPk Taldeko lan zentroak:

  • Zamudion (Bizkaia): Zuzendaritza nagusia, injinerutza eta osagaien ekoizpena; 130.071 m2ko azalera guztira (42.158 m2ko eraikitako azalera, haietatik 20760 m2 fabrikazio-lantegirako). Zentroko langilegoa 850 pertsonakoa da.
  • Ajalvirren (Madril): Gas-Turbinen Muntaia eta Mantenimendua; 100.820 m2ko azalera guztira (38.166 m2ko eraikitako azalera). Zentroko langilegoa 535 pertsonakoa da.
  • San Fernando de Henaresen (Madril): Injinerutza; 3.725 m2ko azalera bulegotan eta 245 langile.
  • Getafen (Madril): Laguntza Logistika Integrala.
  • Erresuma Batuan (York) -Kettlestring Lane-Clifton Moor: Mantenimendua; 650 m2ko azalera.
  • ITPk bi lanzentro dauzka Sevillan: lehengoa hiriburuan, TP400-D6 motorea A400M hegazkinean muntaiarako, eta beste bat Morón de la Fronteran, motore honentzako dagoen OATB (aire libreko saio instalakuntza) kudeatzeko.
  • Mejikon (Santiago de Querétaro): ITR (100.000 bultzada liberarainoko motore aeronautikoen  mantenimendua); 156.800 m2ko azalera (24.573 m2ko eraikitako azalera). 455 langile.
  • Barakaldon (Bizkaia): PCB , osagai aeronautikoen doitasun-galdaketarako enpresa; 20.000 m2ko azalera (8.624 m2ko eraikitako azalera).250 langile
  • Zamudio (Bizkaia): ITA , Tutu aeronautikoen ekoizpenerako Industria. 74 langile.